castellano · euskara · english · 日本語 · العربية
Conservas Nardín Oliveri jaunak joan den mendearen hasieran hasitako ibilbide baten emaitza da. Oliveri jauna sortzez siziliarra da eta gazitzaile aditua, eta bere ezagutzak eta on egina belaunaldiz belaunaldi transmititu dira Getarian finkatutako familia horren altzoan.
Jarduera arrantzaren eta kontserbaren inguruan garatu da, gaur egungo enpresa eratu arte, eta bere arbasoengandik oinordetutako egiten jakitea inoiz ahazten ez duen talde gazte eta dinamiko batek kudeatzen du.

Gaur egun, Conservas Nardín enpresak produktu-aniztasun handia ekoizten du, ezaugarri berberei eutsiz:
.............................................................................................................................................................................

Euren produktuen kalitatea aitortzeko froga gisa, nabarmentzekoa da hegaluze-kontserbek daramaten berme ziurtatuko zigilua, Euskal Herriko Kantauri Itsasoko Hegaluzea izenekoa. Gure kontsumitzaileei eskaitzen dizkiegu, bizkar, mami eta mendrezka onenak:
.............................................................................................................................................................................

Gure produktuak kanpainako antxoekin egiten ditugu, eta ozpin-oliotan, oliba-oliotan eta gatzetan komertzializatzen ditugu. Azken horiek dira gure espezialitatea, eta erreserbako ardoen moduan, gutxienez urtebete behar dute heltzeko, zaporea finkatu dadin.
.............................................................................................................................................................................

Gure produktuen kalitateak muga guztiak pasa ditu, eta egun, merkatu zorrotzenetan banatzen ditugu. Adibidez, arrain freskoaren komertzializazioan liderra den Japongo merkatuan
Gure bezeroak dira plater bereziak eta bakarrak egin nahi dituzten elikadurako eta sukaldaritzako sektoreko puntako enpresak eta partikular adituak.
.............................................................................................................................................................................
Horrek Conservas Nardín enpresaren publiko objektiboa ere definitzen du, batik bat honelakoa dena: