Ziurtatutako kalitate gorena


Conservas Nardín-ek Eusko Jaurlaritzak elikadura-enpresa bati inoiz emandako aintzatespenik gorenaren jabe da. Conservas Nardínen produktuek aurkezten dituen kalitate-aiurtagirien jabea Eusko Jaurlaritza da, eta horiek, ezarritako kalitatearen inguruko irizpideak modu hertsian soilik betetzen diren kasuetan ematen da.

Kontserban maisuak


logo_conserveros_artesanos

Gaur egun, Conservas Nardín enpresak produktu-aniztasun handia ekoizten du, ezaugarri berberei eutsiz:

  • Arrain freskoa eta soilik kanpainakoa.
  • Erositako egunean bertan maneiatzea.
  • Eskuz egina, inolako kontserbatzailerik gabe.
  • Bezeroarentzako zerbitzu arretatsu eta azkarra.

Euskal Herriko Hegaluzea


logo_bonito_cantabrico

Euren produktuen kalitatea aitortzeko froga gisa, nabarmentzekoa da hegaluze-kontserbek daramaten berme ziurtatuko zigilua, Euskal Herriko Kantauri Itsasoko Hegaluzea izenekoa. Gure kontsumitzaileei eskaitzen dizkiegu, bizkar, mami eta mendrezka onenak:

  • Kantauriko ontzidiak kanpainan harrapatutako hegaluzea.
  • Oso-osorik enpresa ziurtatuan egina, ale osoa abiapuntu hartuta.
  • Azken produktuak aurrez definitutako kalitate-maila zorrotzak ditu.
  • Enpresaren eta produktuaren kontrol sakona egiten du enpresa ziurtatzaileak.

Kantauri itsasoko antxoa onena


logo_anchoa_cantabrico

Gure produktuak kanpainako antxoekin egiten ditugu, eta ozpin-oliotan, oliba-oliotan eta gatzetan komertzializatzen ditugu. Azken horiek dira gure espezialitatea, eta erreserbako ardoen moduan, gutxienez urtebete behar dute heltzeko, zaporea finkatu dadin.

  • Kantauriko ontzidiak kanpainan harrapatutako hegaluzea.
  • Oso-osorik enpresa ziurtatuan egina, ale osoa abiapuntu hartuta.
  • Azken produktuak aurrez definitutako kalitate-maila zorrotzak ditu.
  • Enpresaren eta produktuaren kontrol sakona egiten du enpresa ziurtatzaileak.

Gure produktuak merkatu zorrotzenetan daude


mapa_mundi_porque

Gure produktuen kalitateak muga guztiak pasa ditu, eta egun, merkatu zorrotzenetan banatzen ditugu. Adibidez, arrain freskoaren komertzializazioan liderra den Japongo merkatuan
Gure bezeroak dira plater bereziak eta bakarrak egin nahi dituzten elikadurako eta sukaldaritzako sektoreko puntako enpresak eta partikular adituak.

Horrek Conservas Nardín enpresaren publiko objektiboa ere definitzen du, batik bat honelakoa dena:

  • Denda espezializatua.
  • Kalitatezko produktuarekin sentsibilizatutako jatetxeak.
  • Kalitatezko artisau-produktuaz gozatzen duten guztiak.

Conservas Nardín-en katalogo osoa ikusi (PDF)

Eskariak egiteko 943 861 150

logo-ordainketak-2

Ordainketa segurua

Zerbitzu segurua eta datu-konfidentzialtasuna

400 €-tik gora garraio-kostua DOAN

400 €-tik gora garraio-kostua DOAN

Itzultze-bermea

Edozein itzulketarako 943 861 150 zenbakira deitu iezaguzu eta deiaren arrazoia azaldu